XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. IDATZARIKETAK
3.1 DONIENEK.

Irakur ezazu Gaztelugatxeko San Juanen inguruan gertatzen ziren jai eta kontatzen ziren istorioei buruzko idazlantxoa.

Gero, ahalegindu zaitez zeu ere, zeure herriko ohitura zahar, leienda, jai edota ospakizunen bat idatziz kontatzen.

Uda heltzerakoan, Euskal Herri osoan jai ugari izaten dira eta herri bakoitzak bere ohitura eta leiendak izaten ditu.

Gure herrian Gaztelugatxeko San Juan ondoan dagoenez, San Juanak edo Donienek dira herriko jaiak.

Bezperan, albo-herri batzuetatik erromesak etortzen ziren, beren estandarte atzean jende multzoa bilduz; meza eta bazkaria egin ondoren beraien herrietara oinez itzultzeko.

Gure amona zenak aintzinako kontuak eta baselizaren istorioa kontatzen zigun eta haur guztiok istorio harrigarri haiekin izuturik geratzen ginen.

Hauetariko bat San Juanen elizaren eraikuntza da.

Dakizuenez, eliza hau haitz puntuan dago eta bertara igotzeko 200 eskailera inguru igaro behar dira.

Badirudi, inguruko biztanlegoa, elizatxoa leku erosoagoan egiteko asmotan zebilela eta eraikuntza San Juan aldeko itsasertzeko landetan hasi zuten.

Baina, egun batean egiten zuten lana hurrengo egunean haitz puntan agertzen zen.

Aldaketa honen egilea San Juan bera zela ulertuz eta eliza hantxe kokatzea nahi zuelakoan bertan eraiki zuten.

Gure amonak esaten zigun eskaileren helburua, purgatorioko arimen pasa-leku izatea omen zen, zeren eliza ondoko etxetxuan bizi zen ermitariak esaten bait zuen, astearte eta ostiral guztietan, arimak kandela piztuekin errosarioa errezatzen igoten zutela elizara.

Gaztelugatxe-ko Donibane baseliza / Aketx irla / Matxitxako muturra / Kantauri itsasoa / San Pelaio baseliza / Burgoa / Bakio / Bermeo / Sollube gana / Mungia.